Ez ditugu soilik dokumentuak kudeatzen: gure negozioetako eta teknologiako ezagutzekin, zure negozioa eraldatzeko prozesuan laguntzen dizugu.

Gure adituek osatutako lan-taldeak duela 20 urtetik ezagutzen ditu zure negozio-prozesuak, Dokumentuen Kudeaketa haiek optimizatzeko baliabide beharrezkotzat jotzen duelako. Europa osoan garatu ditugu Dokumentuen Kudeaketarako proiektuak, honakoen beharrak asetuz:
- Eskualdeko Erakunde Publikoak (Aldundiak, Erakundeak, Unibertsitateak).
- Estatu mailako Erakunde Publikoak (Ministerioak eta Estatu mailako erakundeak).
- Europar Batasuneko Erakundeak (Europako Batzordea, Batzordeko Agentziak eta Entitateak).
- Enpresa pribatuak, hainbat sektoretan (Industria, Argitalpenak, Energia eta Higiezinak, besteak beste).
Egitasmo horien bidez, honakoa lortu dugu:
- Departamentu eta erakundeen kudeaketa hobetzea, gordailu bakar, katalogatu eta homogeneo bat eskainita.
- Prozesu operatiboen efizientzia hobetzea, dokumentuak aise aurkituz, haiek eskuratzeko eta sailkatzeko prozesua automatizatuz, eta interesa duen edonori sarbidea eta elkarbanatzea edozein euskarritatik ahalbidetuz.
- Arriskua murriztea, galerak edota narriadurak eragotziz, baina baita Europako Erregulazio eta Araudiak betetzen direla bermatuz ere.
Horretarako, gure esperientzia eskaintzen dugu, plataforma irekietan (Alfresco) zein jabedunetan (SharePoint eta Opentext).