Gure xedea eta balioak
"30 urte baino gehiago daramatzagu gure bezeroei negozioa eta gizartea digitalizazioaren ikuspegitik eraldatzeko bidean laguntzen, kalitate handiko IKT zerbitzuak eraginkortasunez emanez, Bilbomáticako pertsonen garapen profesionalaren bidez. "
Gure xedea
Bilbomática gisa, gure xedea gure bezeroei euren negozioa eta gizartea digitalizazioaren ikuspegitik eraldatzeko bidean laguntzea da, kalitate handiko IKT zerbitzuak eraginkortasunez emanez eta gure langileak profesionaltasunaren ikuspegitik garatuz.
Gure ikuspegia
Erreferentziazko enpresa izan gura dugu Europan eraldaketa digitalerako IT zerbitzuen horniduran. Gure ustez, gure lanak, Europako herritarrek kalitatezko zerbitzu publikoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak lor ditzaten lagundu behar du.
Gure balioak

Gure bezeroak dira gure jardueraren erdigunea.
Gure bezero bakoitzaren berezitasunetara egokitzen gara, haien beharrei ahalik eta modurik eraginkorrenean erantzuteko. Etengabeko konpromisoak eta arretak harreman iraunkorrak ezartzeko aukera ematen digute.
Bikaintasunarekin konprometitzen gara
Kalitate gorena bilatuz soilik izan gaitezke erreferentziazkoak eraldaketa digitaleko zerbitzuen horniduran. Konpromiso hori gure Kudeaketa Sistemaren bidez adierazten da. Sistema horrek Kalitatea, Ingurumena, Segurtasuna eta Legea Betetzea hartzen ditu bere baitan, eta onartutako estandarrei jarraiki dago ziurtatuta.
Konfiantza, talde-lana eta lankidetza
Antolatzeko eta erabakitzeko gaitasun handia duten talde ahaldunduetan eta eraginkorretan dugu konfiantza. Bilbomática barruko eta berau osatzen duten taldeen arteko lankidetza sustatzen dugu, gure helburuak lortzeko bitarteko eraginkorrena baita. Lan-giro irekiak sortzen ditugu, norabide anitzeko komunikazioa, parte-hartzailea eta konfiantzazkoa oinarri izanda lan bikaina eta eraginkorra gauzatzeko.
Errespetua eta aintzatespena
Gure pertsonak dira gure aktiborik handiena. Pertsona guztientzako tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzen dugu, arraza, etnia, genero, sinesmen edo sexu-orientazioaren baldintzatzailerik gabe. Garapen profesionala sustatzeko eta laneko eta familiako bizitza aukera-berdintasunean oinarrituta uztartzeko konpromisoa hartzen dugu.
- Walter Mattheus. CEO.
Gure zerbitzuak
Aholkularitza
Gure bezeroekin izandako 30 urteko esperientziari esker, ezagutzak lortu ditugu esparru zabaletan, besteak beste, tramitazio digitalean, osasungintzan, turismoan, eta abar. Ezagutza horiek, menperatzen dugun teknologiarekin batera eta gure buruari ezartzen dizkiogun kalitateko estandar altuekin batera, erakundeei eraldaketa digitalerako eta teknologia berrietarako prozesuetan laguntzeko gaitzen gaituzte.
Garapena
Softwarearen garapena gure leitmotiv-a izan da zerbitzu-enpresa gisa egin dugun ibilbide osoan, eta hala da gaur egun ere: zure prozesuak eraginkorrago eta produktiboago bihurtzen dituzten informazio-sistemak eraikitzen ditugu. Informazio-sistema baten bizitza-zikloaren fase guztietan daukagu esperientzia; zure enpresari ondoen egokitzen zaizkion metodologiak erabiltzen ditugu, eta aitortutako kalitate-estandarrak sartzen ditugu indarrean, proiektuen arrakasta eta zu proiektuarekin pozik geratuko zarela ziurtatzeko.
Integrazioa
Integrazioaren kontzeptua informazio-sistemen esparru guztietara eramaten dugu. Elkarreragingarritasunaren eremuan daukagun esperientzia erabiltzen dugu, erakunde, Administrazio eta herritarren arteko informazio-trukea erraztuz. Osagaiak eta sistemak antolaketan integratzen ditugu, efizientzia handituz eta operazioa murriztuz. Nolanahi ere, garapen-prozesura ere eramaten dugu integrazioa, integraziozko prozesuak indarrean jarriz eta eskaera handiena duten teknologia eta plataformetan etengabeko arreta ipiniz.
Outsourcing
Badakigu erakunde askok beharra dutela IT zerbitzuak kanpora eramateko; premia horrek aukera ematen die euren baliabideak negozio-prozesu giltzarrietan erabiltzeko. Gu prest gaude behar dituzun zerbitzuak modu eragikorrean emateko ardura hartzeko, haiek zure negozio-prozesuetan txertatuz. Eredu honekin, baliabideak zure sektoreko lehiakortasunera bideratu ahal izango dituzu, konpetentzia teknologikoa gure esku utziz
Ziurtagiriak
ZIURTAGIRI PERTSONALAK
Profesional onenak dauzkagu
Ziurtatutako proiektuen arduradunak
Ziurtatutako testerrak
Ziurtatutako teknikoak