Gure bezeroen behar estrategiko eta operatiboei erantzuteko teknologia eta gailu mugikorrak erabiltzen ditugu, informaziorako sarbidea modu seguruan erraztuz, produktibitatea handituz eta oztopoak ezabatuz.

Azken 5 urteotan mugikortasun arloko irtenbide funtzionalak eskaintzeko gai diren diziplina anitzeko taldeak osatu ditugu. Horiek honako sektoreetan jarri ditugu lanean:
- Osasunean, erizaintzan, sendagaiak ematerakoan edota konstanteen erregistroan erabili litezkeen aplikazioetan.
- Azpiegituretan, floten kontrolerako.
- Bioaniztasunean, hondakinen edota ezaugarri naturalen behaketarako.
- Turismoan, helburu turistikoen eta geoposizionatutako informazio turistikoaren kudeaketarako.
Gure lan-taldeak Android, iOS edota Windows 8 plataformak menderatzen ditu, eta gure bezeroek gogokoen dituzten teknologietara moldatzen gara. Bestela, negozio bakoitzaren arabera egokienak diren teknologiak proposatzen ditugu: Java, Objective-C, Cocoa, C, C++, HTML5 + CSS3, Ionic, AngularJS, Apache-Cordova, Phonegap, jQuery, etab. Horrez gain, esperientzia handia daukagu sakelako edozein gailutatik erabil daitezkeen web aplikazioak diseinatzen (Responsive diseinua).