30 urte baino gehiago daramatzagu Europa osoko herritarrentzako zerbitzuen hobekuntzan laguntzen.

Administrazio Publikoentzako TAK zerbitzuak gure jardueraren erdigunea dira. Erosketa Publiko Zentralizatuaren Arrazionalizazioaren Zuzendaritza Orokorraren 26. Esparru Akordioaren barruko kontratista nagusietako bat gara, eta AParekin jarduteko sailkapen administratibo gorena daukagu.
Hamarnaka mila ordu igaro ditugu zerbitzuak hobetzeko ehunka proiektutan, esate baterako, tramitazio elektronikoan eta Administrazioaren Interneteko presentzian; Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren eskutik, CORAren neurri ugaritan; eta nahitaez indarrean sartu behar diren gure zerbitzu arruntetako asko garatuz edota txertatuz, esate baterako, Geiser, Orve, Notifica, FACE, etab.
Honako alderdiak nabarmentzen ditugu:
- Administrazioaren beharrak eta zehaztasunak ezagutzen ditugu. Tramitazio elektronikoan eta Interneteko presentzian daukagun esperientziak bermatzen gaitu negozioaren beharrak asetzeko teknologia eta metodologiak erabiltzerako garaian.
- Eraginkortasuna eta kalitatea. Gure enpresaren egiturak eta ziurtatutako prozesu korporatiboek ahabidetzen digute gure ezagutza –teknologikoa zein negozioari dagokiona– gure proiektu eta zerbitzu guztien mesedetara jartzea.
- Araudia betetzea. Erregulazioan adituak gara: hainbat diziplinatako aholkulari-talde bat daukagu, gure bezeroek, proiektuek eta barneko prozesuek bete behar dituzten legezko betebeharrak bikain ulertzen dituena.
- Presentzia Europa osoan. Estatu osoko Administrazioei zerbitzua emateaz gain, duela 15 urtetik Europako Batzordearekin eta hainbat Agentziarekin partekatu ditugu proiektuak. Europako 25 instituziori kalitatezko eta eraginkortasun handiko zerbitzuak eskaintzen adituak diren 90 pertsonak osatutako lan-taldea daukagu.