Sektorerako irtenbide baliotsuen mesedetan ipintzen ditugu teknologian eta negozioetan dauzkagun ezagutzak.

Utilities eta Energia sektoreko eragile nagusietan gaude (Energia, Turismo eta Agenda Digitalerako Ministerioa; Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala; Petrolio Produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioa; eta Banatzaile Elektrikoen Industria Kooperatiba, besteak beste); haietako askoren jarduera gauzatzeko ezinbesteko lankidea gara.
Teknologietan, aplikazio-sektoreetan eta merkatuko irtenbideetan daukagun ezagutzan dago giltza. Horri esker, sektoreari balioa eransten dioten irtenbideak diseinatzeko eta txertatzeko erronkari heltzeko gai gara; oro har Smart Integration deitzen dioguna, alegia.
Sektoreari balioa eransteko gure proposamenak honakoa du oinarri:
- Gure ezagutza horizontalak optimizatzen jakitea, haiek sektoreari zehaztasunez aplikatu ahal izateko, eta, horrela, lortutako etekinak maximizatzeko, ezarri zaigun helburua edozein izanda ere.
- Aplikazioetan oinarritutako irtenbideak ematea, ez aplikazioak irtenbide gisa eskaintzea.
- Espezializatutako IT lan-talde teknikoak proposatzea, ziurtatuz euren ezagutzak ez direla soilik teknikoak, ustiatuko ditugun negozio-esparruetan erabiliak izan direla baizik.