2023an zehar, IHOBEren –Eusko Gobernuaren Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoaren– Lurzoruaren Kalitatearen Kudeaketa Sistema (LKS) berritzeko proiektua hasi dugu.
13/06/2024
ISC lursailekin lotutako inbentario-informazioa eta administrazio-prozedurak gordetzen eta antolatzen dituen sistema integrala da, eta Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroari ezinbesteko laguntza eskaintzen dio.
Eskakizunen eta funtzionalitateen analisi sakon batean arreta jarriz, erabiltzaile guztientzat erabilgarritasuna optimizatzen duen informazio-sistema berri bat diseinatzea dugu helburu, eraginkortasuna, arintasuna eta datuen kalitate gorena bermatuz . Sistema berri hau kudeaketa guztiz elektronikoak, IGOBEren eta Ingurumen Sailburuordetzaren hainbat sistemekin integrazio automatizatuak eta erabiltzaile-esperientziaren (UX) metodologia erabiliz garatutako interfaze intuitibo batek ezaugarrituko dute.