Microsoft Teknologiak

Europako Agentzia Garrantzitsuen Microsoft aplikazioak garatzen eta mantentzen ditugu

Gaikuntza maila handia eta teknologiarekiko pasioa dituen lan talde bati esker, Microsoft Gold Partner gara

Tecnologías Microsoft

Bilbomatica Microsoft Gold Partner da: horregatik, gure gaitasun nagusietako bat da aplikazioen garapena eta integrazioa. Maila goreneko 40 Microsoft ziurtagiri baino gehiago dituen talde bat daukagu.

Gure esperientziak software-garapenaren bizi-zikloaren alderdi guztiak hartzen ditu aintzat, gure laneko metodologia eta kalitatearen kontrola Microsoft ekosistemarekin uztartuz (Team Foundation Server, Azure eta Etengabeko Entrega).

Microsoften abangoardiako teknologia guztietan garatzen ditugu proiektuak, eta esparru guztietako Administrazio Publikoei eskaintzen dizkiegu kalitatezko irtenbideak, baita Europako Batzordeari eta Agentzia Europarrei ere. Gure proiektuen artean, honakoak daude:

  • Responsive, ASP.Net eta ASP MVC diseinuan oinarritutako aplikazio bertikalen garapena eta mantenua.
  • Atariak eta aplikazioak MS SharePoint-ekin, bere aldaera guztietan: Office 365, Apps eta On-premises.
  • MS SQL Server datu-baseen diseinua eta kudeaketa.
  • Cloud Azure aplikazioen diseinua, migrazioa eta inplementazioa.
  • Business Intelligence eta Data Mining, Microsoft plataformekin: SSIS, SSAS eta SSRS.
  • Xamarin-en oinarritutako sakeleko aplikazioen garapena.

Arrakasta kasuak

Proiektuetan lan egiten dugun bezeroak Microsoft Teknologiak

  • Logo GSA
  • Logo Osakidetza
  • Logo Eurojust
  • Logo SPRI
  • Centro de almacenamiento de documentación administrativa (CADA)
  • Turespaña